Atletico Madril
Egia esan, Realeko erdiko atzelari ohia izan zen protagonista nagusia Atletico Madrilen aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan. Arroyok azaldu zuenez, “Anari (Tejada) sekulako aukera zela iruditzen zitzaion, baita diru aldetik ere. Penaz joan da, negarrez agurtu baitzen”.
Zentzu horretan, Kataluniako teknikariak onena opa dio Tejadari, eta Realak eusten ahalegindu beharko ote zuenaren inguruan honakoa esan zuen: “Ez zait irudi-tzen klubak konbentzitzen saiatu behar duenik burua beste leku batean duen jokalari bat. Berak ez zuen sekula apirilean alde egiteko asmorik, are gutxiago finala jokatu gabe (Errege Kopakoa), baina merkatua horrelakoa da”.
AEB
Ligako ibilbidea Errioxako jokalariak AEBetako ligara egingo duen irteera zirraragarriaz haratago, hurrengo Ligako aurkariaz ere hitz egin zuen, noski. Arroyoren hitzetan, bere jokalariek “ondo ezagutzen dituzte koltxonerak, badakite zelaian gogor lehiatuko direla, eta, horrexegatik, gerta daitekeenerako ahalik eta prestatuen egon beharko dugu”.
?️ @natarroyo: «El @AtletiFemenino tiene un gran arsenal ofensivo y con el nuevo entrenador ha reforzado los patrones de ataque. Tendrán ganas de superarnos tras lo de la Copa, pero esperemos sacar el partido adelante».#WeareReal pic.twitter.com/mbwooQMZps
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) 26 de abril de 2024
Atletico Madrili aurre egiteko gakoak zeintzuk izan daitezkeen galdetuta, entrenatzaile txuri-urdinak esan zuenez, “area bietan oso sendo ibili beharko dugu. Arrisku handia sortzen duen taldea dira, eta horren jakitun izan behar dugu; funtsezkoa izango da Z7ak laguntzea, ohi duen bezala”.
Taldeak bizi duen emaitza-bolada txarrari buruz, Arroyok garrantzia kendu nahi izan zion: “Ez zait gustatzen urgentzia hitza erabiltzea. Taldeak garaipenen premia du, hori bistakoa da, baina unerik onena izan ez arren ondo entrenatzen ari da. Azken bultzada sendo bat ematea tokatzen zaigu, egoerari buelta ematen saiatu eta denboraldia ondo amaitzeko, sailkapenean ahalik eta goren.