[Real – Bartzelona Liga F] Reala, ezinezkoa egia bihurtu nahian

0

Realak denboraldiko partidarik zailenetako bat jokatuko du gaur (14: 00etan). Talde txuri-urdinak Futbol Club Bartzelona izango du aurkari, Atletico Madrilen kontrako Kopako finalerdia buruan duela. Realeko jokalariek erronka bikoitza izango dute: Bartzelonakoei aurre egin, eta datorren asteazkenean Anoetan jokatuko den partidarako indarrak gordetzea (18.30ean). Izan ere, Natalia Arroyoren taldeak kanporaketa gainditzeko aukera polita baliatu baitzuen joanekoan. Talde bien arteko partida berdinduta amaitu zen lehen norgehiagokan (1-1), nahiz eta zuri-gorriek lau baloi langara bidali eta Elene Letek penalti jaurtiketa bat gelditu.

Txapeldunen Ligako azken hiru edizioetatik bi irabazi ditu Bartzelonak, eta Ligako sailkapenaren buruan dago partida guztiak irabazita, Levante UDren aurka berdindu zuten bakarra izan ezik.

Realeko deialdi honako hauekin osatu dute: Elene Lete, Santana, Vanegas, Izarne, Tejada, Jacqueline, Apari, Mirari, Arnaiz, Lorena, Etxezarreta, Jensen, Amaiur, Emma, Andreia, Alejandra Bernabé, Franssi, Guridi, Nerea Eizagirre, Uranga eta Cecilia.

Lehen itzuliko partidan, Realak 3-0 galdu zuen Bartzelonaren aurka

source

About The Author

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *