Rubik garbi esan zuen, une honetan Realaren aurkako partida besterik ez duela buruan, ez datorren igandean mailari eusteko lehian aurkari zuzena duen Valladoliden aurkakoa; bere hitzetan “partida guztietan lehiatu behar dugu, nahiz eta taldeari etxetik kanpo asko kostatzen ari zaion”.
“Sailkapeneko goialdean lau onenen artean dagoen taldearen aurka jokatu behar badugu ere, ezin dugu Realaren partidan beste ezertan pentsatu. Hanka-sartze itzela litzateke. Gero, auskalo zer nolako partida jokatuko dugun, eta agian, horretan buru-belarri ez geundenaren itxura emango dugu, baina une honetan ehuneko ehunean horri begira gaude”, adierazi zuen.
“Zuhur jokatu behar dugu, eta partida bakoitzaren bila irten; jakinda abantaila bat badugula, izan ere, aukera guztiak gure esku baitaude. Lehenengoan ez bada bigarrenean izan beharko du, eta bigarrenean ez bada hirugarrenean, baina hiru aukera oso argi ditugu”, azpimarratu zuen.